Testuingurua
(...) onek bakarrik eskuratu lezaikegu, ba, ezkutu askoren giltza.
Au gogotan izanik, izkuntzalarientzat bakarrik ez da jakingarri, baita edozein gizaseme jakitunentzat itzal aundiko ta begiramengarri dugu.
Lefevre, Sorbona`ko Ikastetxe nagusian irakasle zegonak, idazten zigun: Maggiar, turkera, suomi ta abar, Europa`n sartu zitzaizkigun euroi dagozkien erriakin batera; Euskalerria ta beronen izkuntza, berriz, Edestia baiño aurreragokoak ditugu Pirene aldean, ta ez antropologuak, ez etnologuak, ez izkuntzalariak ezin izan dute oraindik berton nola sartu ziranik zeaztatu.
Europa`ko izkuntza guztiak, iru bat milla urte lez dirala, indo-europearren eraso ta zapaltzeaz suntsiturik gelditu ziran; euskerak bakar bakarrik eraman zuen, ondatu gabe, aien zigorraldia; onetxek bakarrik iraun zuen zutik, eta gaur ere orrela daukagu: gertakari miresgarria benetan, eta bakarra Europa`n eta mundu osoan, bear bada.
Euskera ta euskal literatura funtsez ikasi zitun J. Vinson frantses izkuntzalari jatorrak ere, onela: Ziurra gauza bat da bakar-bakarrik: euskera dala noski izkerarik lenengoena ta Europa`ko zarrena, ta gaiñera, zerbait aldatua izan arren, bere tokian iraun duena, ta Edesti-aurreko len-garaietatik iraun ere.
Euskal itzak galduaz eta arrotz batzuk artuaz, iztegia aldatua izatea, ditekena duzu; baiña joskera, aditz-jokua ta gramatika egitura, au da, izkuntza baten muiña egin daroana, ori oso-osorik bere baitan du euskerak.
Huxley ingles jakitunak: Euskera dugu jakitunen etsipena, ta ezagun ditugun izkuntzetatik ezkutuena.
Du Meril`ek: Euskerak eta kaukasar izkuntzak ba-dituzte beren baitan antz edo analoji batzuk gramatikari buruz naiko zeatzak eta joskeran, aditzean eta izen-saillean bat lez datoztenak.
Salamanka`ko Ikastetxe nagusian buruzagi izan zan A. Tovar`ek:Euskeraren iraupena dugu Filoloji-kondairaren gertakaririk arrigarrienetarikoa.